AURKEZPENA

kaixo lagunak!
Blog berri bat sortzen hasi naiz. Oraingoz proiektu bat da soilik, baina pixkanaka-pixkanaka denon elkarlanaz tresna erabilgarri batean bihurtzea da nire asmoa.
Teknologia berriak edonon aurki ditzakegu gaur egun, eta hori dela eta, atzean geldi ez gaitezen, gure ikasgaian ere salto bat egin eta hauek aplikatzea da nire nahia.

Apunteak, irudi eta bideo interesgarriak, erabilgarria zaigun informaziora bideratzen gaituzten estekak, ikasle-irakasle-gurasoen arteko foroak... sortzen joatea da nire intentzioa. Ea denon artean blog interesgarri eta osatu bat egiten dugun!

Zuek ere bertan parte har dezakezue, argitaratutakoaren inguruan komentarioak eginez etab.

Ekin diezaiogun lanari eta hurrengo sarrerara arte!

Olaia