2010/12/08

ARAU OROKORRAK

Saioak ongi atera daitezen eta ohitura egokietan ohitu gaitezen hainbat arau betetzea ezin bestekoa da, eta honako hauek guztioak betetzea beharrezkoa da. Gure saioetan bete beharreko arau orokorrak:

Arauak

-          Arropa egokia ekarri behar da: txandala, galtza motzak edo mallak eta kamixeta.

-          Oinetakoak plaierak izango dira, eta ez zapata edo sandaliak.

-          Kiroldegian saioa tokatzen denean, zapatila garbiak eraman behar dira, kanpoan erabili gabeak.

-          (3. mailatik gora) Saio motza denean kamixeta garbi bat ekarri behar da aldatzeko.

-          Arropa egokia edo aldatzeko kamixeta ekarri ez duenak falta bat izango du. Hiru faltekin ez du saioan parte hartuko.

-          Puntualitatea: jarritako ordurako iritsi behar da beti. Bai goizean, bai klase artean.

-          Ezin da txiklerik jan, txanoak, mobilak, jostailuak debekatuta daude. Ekarriz gero kendu egingo ditugu.

-          Material gelara guk esandakoei bakarrik utziko diegu sartzen.

-          Sartu bezain laster borobilean eseri, isiltasuna mantendu, eta azalpenetan isiltasuna beharko da.

-          Oinarrizko arauak errespetatzen ez dituena eseri egingo da.

-          Zerbait larri egiten duenak gertaera orria bete beharko du.

-          Soinketa egin ezin duenak mediku edo gurasoen justifikantea ekarri beharko du.


Dutxa:
-          Dutxatzeko denbora egongo da eta errespetatu egin behar da.

-          Ekarri beharreko arropa:

o       Txankletak
o       Toalla
o       Jaboia
o       Aldatzeko arropa


-          Instalazioak eta materiala denon artean zaindu eta jaso beharko da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario