2010/12/08

BEROKETA EREDU BAT

ZEIN GARRANTZITSUA DEN KIROL JARDUERAK EGIN AURRETIK BEROTZEA! Lesioak saihesteko ezinbestekoa da berotzea. Modu ugari daude horretarako, baina hemen duzue interneten aurki dezakezuen beroketa eredu baten bideoa.



EZ AHAZTU BEROTZEA JARDUERA FISIKOA EGIN AURRETIK!

ARAU OROKORRAK

Saioak ongi atera daitezen eta ohitura egokietan ohitu gaitezen hainbat arau betetzea ezin bestekoa da, eta honako hauek guztioak betetzea beharrezkoa da. Gure saioetan bete beharreko arau orokorrak:

Arauak

-          Arropa egokia ekarri behar da: txandala, galtza motzak edo mallak eta kamixeta.

-          Oinetakoak plaierak izango dira, eta ez zapata edo sandaliak.

-          Kiroldegian saioa tokatzen denean, zapatila garbiak eraman behar dira, kanpoan erabili gabeak.

-          (3. mailatik gora) Saio motza denean kamixeta garbi bat ekarri behar da aldatzeko.

-          Arropa egokia edo aldatzeko kamixeta ekarri ez duenak falta bat izango du. Hiru faltekin ez du saioan parte hartuko.

-          Puntualitatea: jarritako ordurako iritsi behar da beti. Bai goizean, bai klase artean.

-          Ezin da txiklerik jan, txanoak, mobilak, jostailuak debekatuta daude. Ekarriz gero kendu egingo ditugu.

-          Material gelara guk esandakoei bakarrik utziko diegu sartzen.

-          Sartu bezain laster borobilean eseri, isiltasuna mantendu, eta azalpenetan isiltasuna beharko da.

-          Oinarrizko arauak errespetatzen ez dituena eseri egingo da.

-          Zerbait larri egiten duenak gertaera orria bete beharko du.

-          Soinketa egin ezin duenak mediku edo gurasoen justifikantea ekarri beharko du.


Dutxa:
-          Dutxatzeko denbora egongo da eta errespetatu egin behar da.

-          Ekarri beharreko arropa:

o       Txankletak
o       Toalla
o       Jaboia
o       Aldatzeko arropa


-          Instalazioak eta materiala denon artean zaindu eta jaso beharko da.